Hainbat herritar elkarretaratu da COVID ziurtagiriaren kontra

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 1a

COVID ziurtagiriaren aurkako kontzentrazioa (Aritz Mutiozabal)

COVID ziurtagiriari ez! Ez dugu onartuko! lelopean, hainbat herritar bildu zen atzo arratsaldeko 18:00etan Lege Zaharren enparantzan. Ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten indarrean den"ziurtagiri baztertzailearen aurka". Inguruko herrietan ere, Orion eta Getaria, kontzentrazioak deitu zituzten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide