Bertan behera utzi dute San Silvestre lasterketa

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 30a

Antoniano Kirol Elkarteko arduradunek oraintsu jakinarazi dutenez, bihar arratsaldean jokatzekoa zen San Silvestre lasterketa bertan behera uztea erabaki da, herriko intzidentzia tasa nabarmen gora egiten ari delako.

Astean zehar izena eman duten herritarrei dirua itzuliko dietela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, dortsala itzuli beharko dute bihar goizean Helmuga Kirolak dendan, 13:00ak bitartean, edo arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Antonianoko kideak Musika Plazan izango dira itzulketa egiten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide