Presoen eta iheslarien aldeko kontzentrazio ibiltaria izango da arratsaldean

Zarauzko Hitza 2021eko abenduaren 31

Zarauzko Sarek deituta, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze ibiltaria egingo dute gaur arratsaldean. Lege Zaharren enparantzatik abiatuko da mobilizazioa, 19:45ean, eta herritarrei bertan parte hartzeko eskatu diete.

Bestalde, urteberriarekin batera, urtarrilaren 1ean, presoen eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute, 01:00etan, Musika Plazan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide