Alde batetik, 2022ko aurrekontu orokorrarei behin betiko onespena emango diote. Azaroaren erdian eginiko ezohiko bilkuran onartu ziren behin behinekoz, Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.
Bestetik, ETS Euskal Trenbide Sarearen eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenari eraskin argigarria sartzea eztabaidatuko dute. Aipatu hitzarmena tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikikuntza finantzatzeko izan zen.