Atzeratu egin dute 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 29a

Indarrean jarri berri den aforoen murrizketa dela eta, bihar Modelo aretoan taularatzekoa zen Kamikaz Kolektiboa eta TTAK Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana atzeratzea erabaki dute. Konpainiarekin data berri bat adostuko du orain udalak.

Sarreren dirua itzuli egingo zaie herritarrei erosi duten kanal berdinetik: online erosi dutenek automatikoki jasoko dute, eta Modeloko leihatilan erosi dutenek bertatik pasatu beharko dute dirua itzul diezaieten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide