Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cecilia Pedrosa Mendozak ehun urte bete ditu gaur, eta poz-pozik ospatzen ari da familia osoa urtebetetzen borobila. Cecilia 1921eko abenduaren 29an jaio zen Zarautzen, eta 36ko gerran, bere ahizpak eta anaia eskutik hartuta, La Habana itsasontzian Ingalaterrara joan behar izan zuen. Hiru urtez, Yorkshire-eko familia batek hartu zituen etxean, eta egun ere harreman oso ona izaten jarraitzen dute.