Badok13 Zarauzko Beteranoen Arraunketa Elkarteak Gabonetako otarre oparoa zozkatu du, eta astelehenen arratsaldean eman zioten elkarteko kideek zenbaki saritua zuen lagunari. Zarauzko Surtidore tabernako jabea izan da irabazlea, izan ere, bera izan da Gabonetako loteriako lehen sariko (86148) azken lau zenbakidun boletoa.