-1-
Hainbat euskaldun zahar izanikan
alfabetatu gabeak
Entzumenez ikasi ondoren
gara euskaran jabeak
-2-
Hiztegia sarri erabiliz
orain dugu lagungarri
Euskalki eta aniztasunak
ikasiaz,osagarri
-3-
Adibide batzuk otu zaizkit
zehazki adierazteko
Euskara izanikan altxorra
ez daukagula galtzeko
-4-
“Izan daiteke” ordezkatzeko
hor doaz hiru aukera
“beharbada”,”agian”,”apika”
gustuaren arabera
-5-
Etxepeko sarrera bezala
ezagun den guneari
“ezkaratz”,”bebarru” ta”karrera”
deitu daiteke berari
-6-
Zerbait ikusi nahi dugunean
eskura dugu eroso
Erabilgarriak izanikan
“begira”,”beha”edo “so”
-7-
Esaldi baten osagarria
Horra gure erreserba
Esanahi berdinekoak dira
“hitza”,”ele” eta “berba”
-8-
Udal batean zainketa lanak
bete ohi dituztenak
“aguazil”,”udaltzain”ta “merio”
Aukeran daude izenak
-9-
“Gabe” hitza Bizkaian da “barik”
eta”gabeko” da “bako”
“eman”hitza “emon” esaten da
eta “argala” da “flako”
-10-
Gipuzkoan ezagun “bezala”
Bizkaian diote “legez”
Eta hau ere erabiltzen da
“beti bezala” , “betilez”
-11-
Pertsona garatua denean
nola deitzen ote zaio?
Hiru hauek ezagunak dira
“abil”,”trebe” eta “iaio”
-12-
Lekaleen artean guretzat
oso ezaguna da ba
Izenez “babagorri”,”babarrun”
ta baita ere “indaba”
-13-
Haserretze garen uneetan
Hitz hauek ditugu listo
Aurrez beti erabiliaz”zer?”
“arraio”,”demontre”,”kristo”
-14-
Euskararen aberastasuna
nabaria da benetan
Beraz tinko erabil dezagun
egoera guztietan