Go!azen-en kontzertuko bigarren saiorako sarrerak geratzen dira

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 28a

Haur Kultur Taldeak jakitera eman du Go!azen-en kontzertuko bigarren saiorako oraindik sarrerak geratzen direla. Bigarren saioa 19:45ean hasi eta 21:00etan amaitzea aurreikusten dute. Sarrerak Gazte Informazio Bulegoan, erosi daitezke osteguna bitartean, 17:00etatik 20:00etara.

Sarrerak soberan geratuko balira, kontzertuaren egunean jarriko lituzkete salgai 17:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide