Torreoia eraberritu zutenez geroztik, jende ugari bertaratzen da, dela arratsalde pasa dela inguruko parajeetan mendi irteera bat egiten. Eraikinak duen xarmaz gain, eskaintzen dituen pasaiak itzelak dira. Hori areagotze aldera, eta bertaratzen direnei Zarautz eta inguruko txokoen edertasuna erakusteko, txanpon bidez funtzionatzen duten hiru prismatiko binokulare jarri dituzte Torreoiko goiko solairuan, begiralekuan, alegia.
Kataloxa bakoitza alde jakin batean kokatuta dago, eta paisaia ezberdin bat eskaintzen dio bisitariari: eskaileretatik igo eta lehenak ekialdera begiratzen du, Mollarrira eta Talai Mendi ingurura; ezkerretara dagoenak, berriz, Santa Barbara eta inguruko mahastiak nahiz itsasoa; eta eskuinetara dagoenak, azkenik, Pagoeta, Txatxarro eta Indamendi.
Kataloxak txapon bidez funtzionatzen dute, eta euro bateko kostua du. Horrek 3 minutuko iraupena ematen dio erabiltzaileari. Biltzen den dirua aparatuen mantenurako bideratuko dute.