Herrikobarratik zetorren auto batek ezin izan du gelditu eta Paxo pasabideko baranden kontra jo du zuzenean. Antza denez, frenoek huts egin diote, eta oinezkoen pasabideraino jaitsi da ibilgailua lorategitxotik. Gertakaria 16:00 aldera izan da, eta ez da zauriturik izan.