Anbulatorio zaharrerainoko ilara Go!azen-eko sarrerak erosteko

Zarauzko Hitza 2021eko abenduaren 26a

Duela gutxi ireki dute Aritzbatalde frontoiko lehiatila -15:30 aldera, hain justu- Go!azen-en kontzerturako sarrerak saltzeko, baina ordurako sekulako ilara sortuta zegoen. Kiroldegitik Lizardi institutua pasa eta anbulatorio zaharraren pareraino. Asko goiztiarrak izan dira, eta janari eta guzti jarri dira hasiera-hasieran badaezpada ere. Zalantzarik gabe, inork ez du nahi galdu urtarrilaren 7an eskainiko duten ikuskizuna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide