Aitor Duo garaile Kabiko xake txapelketan

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 27a

Xabi Duo txapelarekin. (Juan Luis Romatet)

Abenduaren 24an jokatu zen Zumaiako Kabi tabernako xake txapelketako finala, eta Aitor Duo gazte zarauztarra izan zen garaile. Bi partidak irabazi zituen Xabi Aranzabal zumaiarraren aurka. Abenduaren hasieratik aritu dira jokatzen txapelketa, eta, guztira, 28 lagunek hartu dute parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide