Futbolin Txapelketa antolatu du Sarek bihar arratsalderako

Zarauzko Hitza 2021eko abenduaren 27a

Zarauzko Sarek antolatuta, bihar arratsaldean II. Fernando Medinaren Oroimenezko Futbolin Txapelketa jokatuko da. Izen-ematea 17:00etan egin beharko da Arrano tabernan, eta 17:30etik aurrera jokatuko da txapelketa Musika Plazan.

Bestalde, egunean zehar egindako kilometroen zifra Musika Plazako mahaira ekartzeko eskatu du Sarek, "Zarautz-Mont de Marsan-Zarautz guztion artean osatu arte". Hain zuzen ere, Ekaitz Sirvent zarauztarra dago preso Mont de Marsango kartzelan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide