Ostiralean zabaldu zituen Bidegik A-8 autobideko Zarauzko ordainleku nagusiko bost errei berritua, azken hilabetetan lanean egon ondoren. Horietatik hiru Zarautzera irteteko izango dira, eta beste biak Donostiarazko norakoan jarraitzeko. Abiatu (TAG) gailua duten ibilgailuek, gainera, geratu gabe igarotzeko aukera izango dute.