Narrosko Gabonetako Jaiotza abenduaren hasieratik dago irekita, baina orain arte bisitatu duenak badaki figura bat falta zuela. Izan ere, ohi bezala, Gabon egunez jartzen dute Jesus haurtxoa, Schola Castorumen emanaldiarekin batera. Abesbatzak atzo arratsaldean zuen eskaintzekoa bere urteroko kantaldia, baina ez zen hala izan. Aitzitik, Jesus haurtxoaren figura jada jarrita zegoen.