Gabonak 2021-2022

Olentzero eta Mari Domingi haurrekin izan dira, baina distantziak errespetatuta

Aritz Mutiozabal

Olentzero eta Mari Domingi gaur eguerdian iritsi dira Zarautzera, eta herriko neska-mutikoen eskutitzak jasotzen aritu dira maitasun handiz Santuiturri plazan. Tamalez, egungo osasun egoerak hala baldintzatuta, haurrek ezin izan dute haiengana gerturatu. Nolanahi ere, segurtasun distantziak mantenduz eta ongi errespetatuz, elkarrekin argazkia ateratzeko aukera izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide