Atzo, hilak 23, jakinarazi dituzte VI. Ramon Serras Argazki Lehiaketako saridunak, Euskalduna tabernan. Aurtengo gaia Isla izan da, eta aurkeztutako argazki guztien artean epaimahaiak –Felix Sanchezek, Pili Aguayok eta Javier Agirrek– ebatzitakoaren berri ematearekin batera, sari banaketa ekitaldia egin zuten.
Manu Barreiro izan da aurtengo irabazle nagusia. El barrendero argazkiarengatik jaso du lehengo saria, alegia, 600 euro. Chopera del Castejon argazkiarekin, Oskar Gaskonek eskuratu du bigarren saria –300 euro–, eta hirugarrena Jose Agustin Gurrutxagari eman diote, Reflejos en el charco lanari esker. Hiru sarituak, Barreiro, Gascon eta Gurrutxaga, Argizaiola lehiaketara gonbidatuko dituzte orain.
Zarauzko parte hartzaileen artean, berriz, Aitor Juaristi nagusitu da Basoko arimak argazkiarengatik, eta Ander Morea izendatu dute bigarren, Lurrean zerua bezala lanarengatik. Horiek 200 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren.