Istripua izan da Araba kalean auto baten eta txirrindulari baten artean

Onintza Lete Arrieta 2021eko abenduaren 23a

11:30ak aldera izan da ezbeharra Aritzbatalde kiroldegi aurreko biribilgunean. Auto batek bizikletan zihoan pertsona bat jo du, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, eta anbulantzian artatu dute txirrindularia. Oraingoz ez dago zaurituaren egoeraren berririk.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide