ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian hainbat osasun zentroen kanpoaldean, Osakidetzako lehen mailako arretaren "egoera jasanezina" salatzeko eta "benetako eta berehalako konponbideak" eskatzeko. Zarauzko anbulatorioan lan egiten duten ia langile gehienek ere lan etena egin dute.