Gabonak 2021-2022

Olentzero eta Mari Domingi eguerdian datoz, eta Errege Magoak karrozan

Mireia Galarza-Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 21a, 14:00

Zarauzko alkate Xabier Txurrukak atzo arratsaldean egindako agerraldian jakitera eman zuen Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoek ez dutela hutsik egingo aurten ere. Edonola ere, egungo egoera dela eta, hainbat aldaketa izango direla haien etorreran.

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Santuiturri plazara iritsiko dira ostiral honetan, abenduaren 24an, herriko haurren gutunak jasotzera. Arratsaldez beharrean, goizez egingo dute beraien agerpena, 11:00etatik 14:00ak bitartean.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar ere etorriko dira opariekin, urtarrilaren 5ean, baina ez dute zaldi gainean egingo kabalkada. Aurten desfilea izango da, baina karroza handi batean ibiliko dira auzoz auzo. Bestalde, Bizarzuri ez da etorriko, eta haren postontzia Lege Zaharren enparantzan jarriko dute hilaren 27tik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide