Santo Tomas eguna da gaurkoa. Hori dela eta, Zurekin Ostalari Elkarteko establezimenduek txistorra pintxoa oparituko die bezeroei kontsumizioarekin batera. Zurekin elkartearen eskutik elkartekide bakoitzak bost kilo txistorra jaso ditu, guztira. Hala jakinarazi du elkarteak, eta denei Gabon zoriontsuak opatzeko aprobetxatu dute oharra.