Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, HAZ Herritarren Arreta Zerbitzua itxita egongo da ostegun arratsalde honetan (abenduak 23). Gainerakoan, bere ohiko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara, eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.