'Altsasu' antzezlanerako sarrerak salgai daude

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 21a

La Dramatica Errante konpainiak urtarrilaren 14an taularatuko du Modelo aretoan Altsasu obra. "Justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzen duen antzezlana", hain zuzen ere. Zarautz Kulturak dagoeneko salgai jarri ditu sarrerak 8 euroan, Kutxabanken atarian eta Modeloko leihatilan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide