Izaskun Andonegi doluan adituak hainbat aholku emango du gaur arratsaldean, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu izeneko hitzaldian.
Gertukoen heriotzak presenteago egon ohi dira urteko sasoi berezi honetan, eta doluan dauden pertsona horien emozioen kudeatzen lagunduko du Andonegik. 18:00etan hasiko da hitzaldia, Antoniano aretoan.
Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz emango du.
Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu du hitzaldia, eta Zarauzko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.