Haur Kultur Taldeak jakinarazi du Gabonetara begira prestatzen ari ziren hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan dituztela herriko egoeragatik, eta jakinarazi dute bi jarduera besterik ez dituztela antolatutako: Txu-txu trena eta Go!azen kontzertua, hain zuzen.
Txu-txu trena urtarrilaren 2an eta 3an, igandea eta astelehena, ibiliko da martxan, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
Go!azen kontzertua, berriz, urtarrilaren 7an izango da, ostiralarekin, Aritzbatalde kirolegian. Bi saio antolatu dituzte, 17:45erako bata eta 19:45erako bestea. Sarrerak hilaren 26an jarriko dituzte salgai kiroldegiko leihatilan —frontoikoan—, 15:30etik 19:30era bitartean. Egun horretan saltzen ez diren sarrerak, Gaztelekuan jarriko dituzte salgai hurrengo egunetik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
Gogorarazi dute buruko gehienez lau sarrera erosteko aukera egongo dela eta eskudirutan ordaindu beharko direla. Osasun egoera eta agintariek hartutako neurriak direla eta, kontzertuaren egunean 12 urtetik gorakoei COVID pasaportea eskatuko dietela ere esan dute.