Euskaltegiko otarreak badu zenbaki sariduna

Aitziber Arzallus 2021eko abenduaren 19a

AEK euskaltegian otarre baten zozketarako errifak saldu zituzten atzo arratsaldean. Dagoeneko egin dute zozketa, eta jakinarazi dute nori dagokion saria: 959 zenbakidun errifa berdearen jabeari. Asteartean merkatu plazako Ametsolaren postura joanez gero, han emango diote bertako barazki-sorta. Urtarrilaren bukaerarako saskia jasotzen ez badu, ordezkoari emango diote aukera, hain zuzen ere, 108 zenbakidun errifa gorria daukan herritarrari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide