Organo kontzertua eskainiko dute bihar Loreto Aramendik eta Sarah Perarnaudek

Onintza Lete Arrieta 2021eko abenduaren 17a

Organo emanaldia parrokian izango da, bihar, larunbata, eta lau eskutara eskainiko dute kontzertua bi organistek. Sarrera doakoa izango da.

Zarauzko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, organo emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek bihar iluntzean, 20:00etan hasita. Parrokian, izan ere, lau eskutara organo kontzertua eskainiko dute Loreto Aramendik eta Sarah Perarnaud-ek.

Aramendik urteak daramatza organoa jotzen, eta Perarnaud, berriz, gaztetxoa da oraindik, baina parte hartu izan du kontzertuetan; aurten bertan, esaterako, Organo Erromantikoaren zikloaren barruan izan da Azkoitian, orduan ere Aramendirekin batera.

Sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide