Gaztetxean ikasgela berria antolatzeko bilera egingo dute igandean

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 16a

Igandeko aurkezpena. (Danda Gazte Asanblada)
Danda Gazte Asanbladaren ekimenez, gaztetxean ikasgela zabaltzeko antolatzen ari dira, "herrian dagoen espazio eta baliabideen faltari aurre egiteko". Joan den astean egin zuten aurkezpena, eta igande honetarako (abenduak 19rako) bilera irekia deitu dute ikasgelan pentsatzen hasteko. Putzuzulon bertan izango da, 18:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide