Urtero bezala, aurtengoan ere Gabon kontzertua eskainiko dute Zarautz Abesbatzako hiru taldeek; hau da, Txinpirinek, Zarautz Txikik era Zarautz Abesbatzak. Kontzertua larunbat honetan izango da, Frantziskotarren elizan, 19:30ean hasita.
Beste bi hitzordu ere izango dituzte herriko abeslariek urtea amaitu aurretik. Batetik, abenduaren 25ean, Eguberriko mezan parte hartuko dute, Frantziskotarretan, 12:30ean.
Bestetik, abenduaren 26an, 19:00etan, Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketaren 75. urteurreneko ospakizunean izango dira zarauztarrak.