Euskal Herriko 23. Txistor Lehiaketa egin dute gaur Ordizian, 50 ekoizletik gorako parte hartzearekin. Epaimahaikideek hala erabakita, Tolosako Miren Pagola harategia izanda garaile, 59,50 punturekin. Zarauzko Gesalaga prekozinatu etxea bigarren sailkatu da, 57 punturekin, eta Donostiako Juan Jose Etxezarreta hirugarrena izan da, 55 punturekin. Bestalde, Zarauzko Etor harategia lehen zortzi sailkatuen artean izan da.