Argazki Mostra bisitatzeko azken egunak

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 14a

Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatuta, irailaren erdialdean zabaldu zituen ateak Zarauzko XXIX. Nazioarteko Mostrak Sanz Enea kultur etxean. Aurten, Cuauhtémod Campos mexikarraren, Mario Cea espainiarraren eta Leire Unzueta euskaldunaren argazkiak daude ikusgai, eta horiez gain, omenaldi modura, toki berezia eskaini diote Ramon Serras zenari.

Erakusketa osteguna bitartean egongo da zabalik, beraz, oraindik bisitatu ez duenak horretarako azken egunak izango ditu; 18:00etatik 20:00etara dago irekita aretoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide