Egunean Behin

Hiru saridun ditu Zarauzko Hitzaren Egunean Behineko taldeak

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 14a

Zarauzko Hitzaren taldean 99. postuan, 201. postuan eta 344. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Horiek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Zarauzko Hitzarekin. Zortzigarren denboraldian 357 lagunek parte hartu dute Zarauzko Hitzaren taldean.

Bukatu da Egunean Behinen zortzigarren denboraldia, eta Zarauzko Hitzaren taldean parte hartu duten hiru lagunek jasoko dute saria. Hain zuzen ere, sailkapeneko 99. postuan, 201. postuan eta 344. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Honako hauek dira saridunak eta sariak:

  • 99. postuan: Kuku erabiltzailea (2.355,95 puntu); Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du.
  • 201. postuan: Mikel erabiltzailea (2.182,56 puntu); Sakona etxaldeko otarrea.
  • 344. postuan: Belle erabiltzailea (1.654,35 puntu); K5 upategiko txakolina.

Sarien irabazleek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute Zarauzko Hitzarekin harremanetan, bazkide@ukt.eus helbidera mezua idatzita edo 673 699 095 telefono zenbakira deituta.

Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldian 357 lagunek parte hartu dute Zarauzko Hitzaren taldean. Codesyntax enpresak garatutakoa da Egunean Behin jokoa, eta herenegun bukatu zen denboraldian 61.288 lagunek parte hartu dute. Ostegunean izango da finala, zuzenean, ETB1en. 21:30ean hasita egingo dute Biba Egunean Behin saioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide