Nerea Arrutiren lana saritu dute Gabriel Aresti ipuin lehiaketan

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 14a

Akzesit bat eman diote Lope de Aguirre, Traidore izeneko ipuinari esker.Joan den astean egin zuten sari banaketa ekitaldia Bilboko Udalean.

Bilboko Udalak ostegun eguerdian banatu zituen urtero antolatu ohi dituen literatur sariketetako sariak, tartean Gabriel Aresti ipuin lehiaketakoak. Euskarako modalitatean, aurtengo garailea Karmele Mitxelena oiartzuarra izan da Begi urdinak lanarekin, baina urtero bezala bi akzesit banatzen dituzte, eta horietako bat Nerea Arruti zarauztarrari eman diote.

Londresko Goldsmith's Collegen, Eskoziako Aberdeen Unibertsitatean eta EHUn irakasle izana da Arruti, eta Lope de Aguirre, Traidore izeneko lanari esker, 1.750 euroko saria eman diote. Epaimahaiak nabarmendu du bi istorio direla narrazio baten barruan, tradiziozkoak, oso naturalak, literatur kutsuz beteak. Bestea akzesita, berriz, Juan Mari Atutxa dimarraren Mandragorak eta azeri-buztanak lanarentzat izan da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide