Balendin Enbeita Bertso Paper lehiaketa irabazi du Aner Peritzek

Aritz Mutiozabal

Oparo dabil Aner Peritz. Joan den astean Bertsolari Gazteen Xenpelar Txapelketa irabazi zuen oholtza gainean, eta, oraingo honetan, Balendin Enbeita Bertso Paper lehiaketan gailendu da helduen mailan.

Uxue Alberdi, Nerea Bruño eta Joseba Santxok osatu dute aurtengo epaimahaia, eta bertsolari zarauztarraren Izate eta haragi bertso sortari eman diote lehen saria; txapela, 1.000 euro eta garaikurra, hain justu ere. Bigarren saria Aitor Bizkarrari eman diote, Bertso berriak, euskarari alegia modura jarriak lanarengatik, eta hirugarren saria, berriz, Eneko Fernandezi, 205 bertso lanagatik. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide