Xabi Villar pilota egokituko Espainiako txapeldun berria da

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 13a

Iker Villar garaikurra eskuetan, Zarauzko lagunekin. (@AmenabarZarautz )

Eneko Sagarmendirekin bikoa osatuz, aise irabazi zuten Leire Esnal eta Jurdan Arakistainen aurka.

Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta dibertsitate funtzionala dutenen mailan, paletarekin, Xabi Villar zarauztarrak eta Eneko Sagarmendi mutrikuarrak osatutako bikotea izan zen nagusi.

Aurrez aurre Zumaiako Pilota Elkarteko kide Leire Esnal zumaiarra eta Jurdan Arakistain zestoarra izan zituzten, baina txapeldunek hasieratik agindu zuten. Bi partida jokatu zituzten, eta biak aise garatu ondoren (10-3 eta 10-4), txapela eskuratu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide