Energiaren erabileraren inguruko tailerrak antolatu dituzte aste honetarako

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 13a

Osteguneko tailerrean parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, hainbat tailer antolatu ditu energiaren erabileraren inguruan. Lehenengoa gaur arratsaldean egingo du udalbatzar aretoan, 18:30ean hasita, eta bertan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak emango dira.

Bigarren tailerra ostegun honetan egingo dute, toki eta ordu berean, baina saio horretan etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzeari eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeari buruzkoa izango da. Tailer honetan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 14a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus idatzi dezakete edo 605 75 76 87 telefonora deitu.

Tailerretan beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea eta musukoa erabili beharko da une oro. Informazio zabalagoa nahi dueneak argitu.eus webgunean topatu dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide