Mireia Lizundiak 'Babeslekuak' erakusketa zabalduko du bihar Arkami galerian

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 13a

Mireia Lizundia margolaria.

Sortzaileak barne ezinegonei begiratu die bere lanak egiterako garaian. Neguan zehar bisitatzeko aukera izango da.

Mireia Lizundia (Zarautz, 1999) margolariaren lanak jarriko dituzte erakusgai bihartik aurrera Arkami galerian. Babeslekuak izenburupean aurkeztuko duen erakusketaren barruan, sortzaileak bere barne ezinegonei beste perpektiba batetik begiratzeko bitarteko gisa egindako koadroak biltzen ditu. Oro har, bere kezka, arazo edo galderak espazio batean irudikatzen aritu da, horiek beste modu batean ikusteko bilaketa batean.

Jende pilaketak ekiditeko, irekiera ekitaldirik ez dutela egingo jakitera eman dute galeriako arduradunek. Edonola ere, negu denboraldian zehar Lizundiaren lanez gozatzeko aukera izango dela nabarmendu dute.

Bestalde, gogoratu dute aurten ere Gabonetako zuhaitzerako apaingarrien lehiaketa antolatu dutela haurrentzat. Urtarrilaren 4a bitartean zintziliktu ahal izango da etxetik eramandako apaingarriekin galeriako zuhaitza, eta urtarrilaren 5ean sariak banatuko dituzte. Apaingarria ekartzerakoan bulegoan izena eman behar da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide