Miguel Pajares antropologian doktoreak hitzaldia eskainiko du abenduaren 14an

Mireia Galarza Bastida 2021eko abenduaren 12a

Klima aldaketak migrazio mugimenduetan duen eraginari buruz arituko da Modelo aretoan, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da. 

Zarautz denon herria-Zarautz Harrera Herria ekimenaren barruan, Miguel Pajares antropologian doktoreak hitzaldia eskainiko du abenduaren 14an klima aldaketak migrazio mugimenduetan duen eraginari buruz, hain zuzen.

ZarautzON elkarteak, Zarauzko gobernuz kanpoko erakundeen koordinadorarekin nahiz udaleko Immigrazio Sailarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia da asteartekoa, Zarauzko Modelo aretoan, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide