Bertso-sorta: 'Eskubideak eta betebeharrak'

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 12a

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso-sorta berria Kopla handia doinuan abesteko.

-1-
Covid izurritea dela ta
txertoak sortu du kezka
Hartzea egokia ote da?
Zenbaitek dio galdezka

-2-
Beste hainbat arlotan bezala
ohikoa da zalantza
Arauak argitu behar luke
Baina askotan ez, antza

-3-
Aukera batzuk jarriko ditut
nik adibide bezala
Hitz dotorez hornitu ondoren
edukia da hutsala

-4-
Haurrak eskolaratze garaian
zehatza dute aukera
Arauak argi esaten dute
Beraz horren arabera

-5-
Haurrak hiru urtetikan seira
borondatez joaten dira
Eta ondoren derrigorrean
sei urtetik hamabira

-6-
Gizartearen ogibidea
betiro izan da lana
Baina sarritan desberdin dira
esana eta izana

-7-
Irmoki saiatuagaitikan
ez da erraza bidea
Lanpostu bat lortzea ez denez
inolaz eskubidea

-8-
Agintariek lan kontuetan
ez lagundu ez behartu
Baina lanean hasi ezkero
zergaren karga bai sartu

-9-
Kalean oinutsik ibiltzea
ez dago galerazita
Oso arriskutsua izanik
ondo pentsatzen jarrita

-10-
Gorputzeko hainbat atal berriz
ezin dira erakutsi
Salaketa jaso dezakezu
bere isun eta guzi

-11-
Adibideak alboratuaz
Itzul gaitezen txertora
Dena argi ez eduki arren
ardura beharrezko da

-12-
Seigarren olatua heldu da
kutsatuaz ingurua
Kaltetuak biderkatu dira
zapuztuz gure helburua

-13-
Txertatu gabeen kutsatzea
gailendu da areago
Txerto hartzeak duda sortzen du
ta ez hartzeak gehiago

-14-
Arazoa oso larria da
beraz behar da ebatzi
Txertoa herritar guztieri
nahitaez hartuarazi

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide