Hotz Zarautzek gaur zabaldu du Gabonetako Azoka

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 11

Bosgarren urtez, Hotz Zarautz elkarteak bigarren eskuko produktuen Gabonetako Azoka antolatu du, eta bertan lortutako dirua pertsona errefuxiatuei laguntzeko izango da. Aurten, Patxiku kaleko 5. zenbakian atondu dute gunea, Milar Visson denda zeneko lokalean. 

Gaur goizean ireki dute azoka, eta datorren urtarrilaren 5a bitartean egongo da zabalik ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide