Munduko Txapelketako finalera sailkatu da Gallo

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 11

Bigarren jardunaldian ere jaun eta jabe izan zen Aitor Frantzesena Gallo, 14.5 punturekin, eta, horrela, Pismo Beachen jokatzen ari den Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu zuen.  Gaur arratsaldean, 18:05ean hasita, jokatuko du finaleko lehia; aurrez aurre, ondorengo lehiakideak izango ditu: Elias Figue Diel brasildarra, Ben Neumann alemaniarra eta Kirk Watson australiarra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide