'La Casa Gucci' eta 'Encanto' emango dituzte egunotan Modelon

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 11

Drama kriminala eta Disneyren animaziozko filma izango dira ikusgai asteburuan pantaila handian.

Riddley Scott zinegilearen azken lana da La Casa Gucci, eta moda inperioaren sortzailarearen ilobaren hilketan murgiltzen da istorio honetan. Aktore taldeari erreparatuz, izen garrantzitsuek hartu dute parte: Lady Gaga, Adam Driver, Jared Leto, Al Pacino, Jeremy Irons eta Salma Hayekek.

Bestalde, Disney faktoriaren azken animaziozko emaitza ere izango da ikusgai herrian: Encanto. Kolonbiako mendietan ezkutatuta bizi diren Madrigal familiaren istorioa kontatzen du,
Encanto izeneko leku zoragarri batean dagoen herri bateko etxe magiko batean.

Abenduak 11, larunbata
16:45. Encanto      
19:15. La Casa Gucci      
22:15. La Casa Gucci    

Abenduak 12, igandea       
16:45. Encanto      
19:15. La Casa Gucci  

Abenduak 13, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La Casa Gucci      
20:30. La Casa Gucci

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide