Aitor Frantzesena Gallo Surf Egokituko Munduko Txapelketa jokatzen ari da egunotan Kalifonian (AEB), Pismo Beach hondartzan, Surf Vision Impairment 1 kategorian. Iaz lortutako garaipena berretsi nahi du surflari zarauztarrak, eta ezin hobeto ekin dio txapelketarari. Izan ere, aise gainditu du lehendabiziko txanda, surf ona eginez eta puntu sorta ederra eskuratuz.
Guztira, 14.43 puntu lortu zituen asteazkenean jokatu zuen proban, 7.83ko eta 6.60ko olatuekin. Gisa horretan, Henry Martinez costarricarra (8.83) eta Adriani Botez alemaniarra (2.74) erraz menderatu zituen.
Bigarren txandan, berriz, Matteo Salandri italiarraren eta Juan Manuel Ramajo espainiarraren aurka neurtuko ditu indarrak surflari zarauztarrak. Proba hau gaindituz gero, finalerako txartela lortuko luke.