Oraindik aleak gelditzen dira, eta eskuratu nahi duenak ondorengo ordutegian lor dezake: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.
Atzo goizean hasi ziren banatzen 2022ko udal egutegiak Turismo Bulegoan, eta berehala sortu zen ilara luzea kanpoaldea ale bat eskuratu ahal izateko. Herritar ugari pasatu zen atzokoan bulegotik eta 4.500 ale inguru banatu zituzten. Beste urte batez, herriko egutegiak arrakasta izaten jarraitzen du.