Eider Zubizarreta txapeldun, pilotako hastapen mailan

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 8a

Lau eta erdiko Master Laboral Kutxako final nagusia hilaren 19an bada ere, joan den larunbatean azpiko mailetako finalak jokatu zituzten Abadiñoko pilotalekuan. Pilota goxoko hastapen mailan, Eider Zubizarreta zarauztarra izan zen txapeldun, finalean Lide Lopez ataundarrari nagusitasunez irabazi ondoren. 18-4ko emaitzarekin hartu zuen mendean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide