Manu Urbietaren artelanak daude ikusgai Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 8a

Manu Urbietak erakusketa zabaldu berri du Ipar kaleko Lukas ardotegian. Azken bi urtetan landutako hogei artelan paratu ditu establezimenduko hormetan: egurra, burdina eta zeramikazko lanak daude ikusgai, baita collage bidez eginiko koadro batzuk ere.  Era berean, Pablo Azkueren hiru obra jaso ditu proposamenean.  Erakusketa urtarrilaren 4a bitartean izango da ikusgai. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide