Ikastolari eskertza ekitaldia eskainiko dio bertso eskolak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abenduaren 8a

Etxebeltz bertso eskolaren habia izan da Salbatore Mitxelena Ikastola. Udan jakinarazi zutenez, herriko bi bertso eskolak batu eta Motxian Etxebeltz Bertsogunea sortu dute, eta ez da ikastola izango bertso eskolaren egoitza aurrerantzean. Dena den, urte luzez egindako lana eskertzeko ekitaldia egingo dute Etxebeltzekoek.

Etzi izango da, 19:30ean, Modelon. Gonbidapenak ikastolan nahiz Modeloko leihatilan eskuratu daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide