Saharara bidean dira DBH3ko eta DBH4ko ikasleen elkartasun mezuak

Aitziber Arzallus 2021eko abenduaren 7a

Herriko lau ikastetxeetako DBH3ko eta DBH4ko ikasleek saharar herriaren egoera ezagutzeko lanketa berezia egin dute azken hilabeteotan. Orain, mezuak idatzi dizkiete errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dien adin bereko gazteei, eta mezu horiek hara bidean dira Zumaiako Darahli elkarteko kideekin batera. Bueltan hango gazteen mezuak jasotzea espero dute zarauztarrek.

Zarauzko lau ikastetxeetako DBH3 eta DBH4ko ikasleek lainoetan mezuak idatzi dizkiete Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dien adin bereko gazteei, eta mezu horiek dagoeneko Zumaiako Darahli elkarteko kideen eskuetan dira, haiek arduratuko baitira Saharara eramateaz. Bueltan hango gazteen mezuak jasotzea espero dute zarauztarrek, eta horrela, senidetuta dauden bi herrien arteko elkartasun harremanak sendotzea.

Zarauzko Udalak eta Saharautz elkarteak saharar herriaren egoera ezagutarazteko eta hari elkartasuna helarazteko abian jarritako Sahara Gara ekimenaren baitan gauzatu dute ekimen hori, eta ez da izan egin duten aurrenekoa. Izan ere, azken hilabeteotan DBH3ko eta DBH4ko ikasleak lanketa berezia egiten dute saharar herriaren egoera ezagutzeko. Besteak beste, Sahara 40 urteko exilioa erakusketa eta Haizearen egia dokumentala ikusi dituzte.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide