Zarauzko lau kirolari punta-puntan ibili dira asteburuan Santanderren jokatu duten crossfit txapelketa batean

Aitziber Arzallus 2021eko abenduaren 6a

Lierni Osak eta Erika Sanchezek taldekako lehia irabazi dute Aitor Azpiazu eta Jon Lapeira azpeitiarrekin batera, eta Inaxio Illarramendi eta Ander Garate nagusi izan dira gizonezkoen bikotekako lehian.

Asteburuan Pro Games Fitness Championship crossfit txapelketa jokatu dute Santanderren (Kantabria, Espainia), eta Zarauzko kirolariek emaitza ezin hobeak erdietsi dituzte bi modalitatetan: taldekakoan eta gizonezkoen bikotekakoan, hain justu. Taldekako lehian, Lierni Osa eta Erika Sanchez zarauztarrek eta Aitor Azpiazu eta Jon Lapeira azpeitiarrek osatutakoa izan da denetan onena; eta gizonezkoen bikotekakoan, Inaxio Illarramendi eta Ander Garate zarauztarrek jantzi dute txapela. Lorpenekin gustura, asteburu bikaina izan dela adierazi dute irabazleek, eta gogor entrenatzen jarraituko dutela horrelako gehiago etor daitezen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide